Gorteko emakume baten erretratua
Gorteko emakume baten erretratua Ritratto di cortigiana | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Caravaggio |
Sorrera-urtea | 1601 |
Izenburua | Ritratto di cortigiana |
Mugimendua | Barrokoa |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 66 () × 33 () cm |
Genero artistikoa | erretratua |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Bode museoa |
Bilduma | Bode museoa |
Jabea | Vincenzo Giustiniani |
Gertaera nabarmenak | 1945 art destruction (en) |
Gorteko emakume baten erretratua (italieraz: Ritratto di cortigiana), Caravaggiok 1597 inguruan margotutako lana da. Bertan Fillide Melandroni Flora Antzinako Greziako jainkosa bezala agertzen da. Alemanian, Bode museoan (Berlin) gordetzen zen, baina Bigarren Mundu Gerran galdu zen: 1945an txikitu zuten. Egun argazkiei esker ezagutzen da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dirudienez, Caravaggiok Onorio Longhirentzat egin zuen, Caterina Campirekin ezkondu behar zen garaian. 1638an modeloa Fillide Melandroni identifikatu zen. Fillide Caravaggioren margolan askotan agertzen da: Marta eta Maria Magdalena, Santa Katalina Alexandriakoa, Judith eta Holofernes. Esaten denez, modelo hau Ranuccio Tomassonik Caravaggiori aurkeztu ziona izan zen; Carvaggiok, gero, 1606an, Tomassoni hil zuen, eta hor margolariaren maldan behera hasi zen.[1] Margolana Vincenzo Giustinianirena (1564-1637) izan zen.
Azterketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea][2]Oso margolan soila da. Kolore aldetik zuriaren nagusitasuna nabaria da. Ezaugarri bereziena modeloak bularraldean duen lorea da, hau ere zuria. Espezialistek lore horren inguruan hainbat hipotesi azaldu dituzte. Batzuen ustez laranja-lore edo bergamota izan daiteke, biak ala biak ezkontzaren sinboloak. John Gash-ek, bestetik, jasmin bat ikusi du hor, maitasun erotikoaren sinboloa.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «'Red-blooded Caravaggio killed love rival in bungled castration attempt'» www.telegraph.co.uk (Noiz kontsultatua: 2021-04-13).
- ↑ (Ingelesez) «centuriespast | Caravaggio, Portrait, Caravaggio paintings» Pinterest (Noiz kontsultatua: 2021-04-13).
- ↑ .